XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Gwendolen Highcleren ehortzi zuenean, maitasun altruista hark utzitako oroitzapenak eta ikasbideak eskerronez ekarri zituen gogora.

Berak idatzi zuen bezala, Nolako hutsunea izango zuen aurrerantzean familiaren bilkuretan, bataioetan eta ezteietan irudiska gris hura berriro ezin ikusirik gertatzea!.

Beraien artean emakume haren irudia ikusteak, haurtzaroko garai zoragarrietara itzultzera bultzatzen zuen.

Gorputzaz ez oso handi, bere bigarren bizitetxe bilakatu zen Eggesford eta bertako nagusi zen Lady Portsmouth-ek haren gaztaroan bete zuten eginkizunari esker izan ez balitz, nekez pentsa zitekeen Lord Carnarvonek bizitzaren puska hura ere kontsumitu zukeenik.

Zazpigarren hamarkadako Ingalaterra hura erabat itxitako leihoen, kalefakzio beroegiko gelen, artilezko bufanda eta denetan okerrena egurats-oihalen garaia zen.

Mutikoarentzat zorionez, Lady Portsmouth lan eta pentsamoldearen alor askotan aitzindari zen eta, era berean, aire zabal eta eguratsaren zale porrokatua.

Aurpegi zurbileko mutiko hura, North Devon-go bere lehengusu-tropelarekin batera, ehizan eta eguratseko beste ihardueretan pare bat hilabete eman ondoren, kirolzale sendo bilakatua zen.

Eggesforden, zaldiak eta erbi-txakurrak ziren bizitzako funtsa, Highcleren politika eta liburuen parean.

Mr. Sponge's Sporting Tour (Sponge jaunaren kirolezko bira) Marmionen ordezkari izan zen, Eggesfordeko egun zoriontsu eta iharduerez betetako haietako ilunabarretan The Talisman eta Ivanhoe baziren ere Lady Portsmouhek ozenki irakurtzen ziena bere senideei.